2020ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, martxoaren 28an

Uztarria.eus 2019ko abu. 13a, 10:26

Azken urteetan bezala, martxoko azken asteburuan jokatuko dute Diego Garciaren oroimenezko proba. Aurrerago zabalduko dute proban izena emateko epea.

2020 urteko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren data baieztatu dute lasterketaren antolatzaileek. Azken urteetan bezala, martxoko azken asteburuan jokatuko dute Diego Garciaren oroimenezko proba; martxoaren 28an, hain zuzen ere. Aurrerago zabalduko dute proban izena emateko epea.

Aurtengo lasterketa martxoaren 30ean egin zen, eta lasterketa luzean Etiopiako Bayelign Teshager Yegzaw eta Keniako Irene Kimais izan ziren helmugara iristen lehenak.