Mikel Larrañaga hirugarren, Sunbillako Ramon Latasa aizkora sarian

Uztarria.eus 2019ko abu. 12a, 15:30

Atzo, igandea, Ramon Latasa zenaren oroimezko aizkora sariaren 18. edizioa jokatu zuten Sunbillan (Nafarroa), herriko frontoia jendez leporaino beteta zela. Bost bikote aritu ziren nor baino nor: Iker Vicente eta Ruben Saralegi, Ugaitz Mugertza II.a eta Julen Alberdi Txikia IV.a, Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Eneko Otaño, Joseba Otaegi eta Aitzol Atutxa eta Xabier Orbegozo Arria V.a eta Jon Rekondo.

Vicente eta Saralegi nagusitu ziren lehian; horiek 28 minutu eta 38 segundo behar izan zituzten hamar kanaerdiko eta sei 60 ontzako enbor ebakitzeko. Haien atzetik, lanak 29 minututan eta 21 segundotan bukatuta, Mugertza II.a eta Txikia IV.a sailkatu ziren. Hirugarren egin zuten Larrañagak eta Otañok (00:30:41), eta laugarren Otaegik eta Atutxak (00:31:48). Bosgarren, berriz, Arria V.a eta Rekondo sailkatu ziren (00:32:04).

(Irudiak: Ibon Errazu)