Azpeititik igaro da Donostiako Klasikoa

Uztarria.eus 2019ko abu. 3a, 15:19

Donostiako Klasikoa txirrindularitza proba Azpeititik igaro da eguerdian. Aurten, lehen aldiz, emakumeen lasterketa ere jokatu dute, baina gizonezkoena soilik igaro da herritik. 11:30ean abiatu dira txirrindulariak Donostiatik, eta 12:50 aldera iritsi dira Azpeitira. Zestoatik iritsi dira kirolariak, eta Errezil aldera jarraitu dute; 17:00ak pasatuta iritsiko dira aurrenak Donostiako Boulevardeko helmugara.

Hala, munduko txirrindulari onenak gertutik ikusteko aukera izan da gaurkoan; besteak beste, Frantziako Tourra irabazi berri duen Egan Bernal, Alaphilippe, Pogačar, Evenepoel, Bettiol, Valverde, Padun, Landa, Alex Aranburu, Gorka Izagirre, Peio Bilbao, Oscar Rodriguez etab. igaro dira Azpeititik.