Oier Ibargurenek irabazi du Leongo Itzuliaren azken etapa

Uztarria.eus 2019ko uzt. 27a, 17:38

Beste garaipen bat lortu du gaur Oier Ibarguren txirrindulariak. Elite eta 23 urtez azpikoentzako Leongo Itzuliaren bosgarren eta azken etapa jokatu dute gaur, La Bañeza eta Sahagun herrien artean, eta azpeitiarra izan da azkarrena; pelotoiari aurrea hartuta, atzetik zuen multzo nagusiari 11 segundoko aldea atera dio helmugan Ibargurenek. Itzuliaren sailkapen nagusian 20.na izan da azpeitiarra.

Baque Ideus BH taldearen maillota alde batera utzita lehiatu da Leonen Ibarguren. Izan ere, Diputacion de Leon-ULB taldearekin aritu da gaur bukatu den lasterketan, Baquek utzita.

(Argazkia: Mertxe Labrador)