Oraindik eman daiteke izena Kirol Patronatuko ikastaroetan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 23a, 13:00

Irailean hasiko dira ikastaroak, eta igerilekuan eman beharko da jardueretarako izena. Besteak beste, pilates, core, mantentze gimnasia, zunba, total training, cycling, TRX, intentso-30 eta igeriketa saioak eskainiko dituzte. Uztailean doako hainbat saio eskainiko dute.

Kirol Patronatuan oraindik zabalik dauka datorren ikasturteko kirol jardueretan izena emateko epea. 2019-2020 ikasturtean, irailean hasiko dira saioak, besteak beste, pilates, core, mantentze gimnasia, zunba, total training, cycling, TRX, intentso-30 eta igeriketa saioak eskainiko dituzte.

Ekainaren bukaeraz geroztik eman daiteke ikastaroetarako izena. Patronatuak azaldu duenez, talde batzuk osatu dira dagoeneko, baina badira oraindik plazak hainbat jardueratan. Izen-ematea igerilekuko harreran egin behar da.

Hona hemen, datorren irailetik aurrera eskainiko dituzten ikastaroen gaineko informazio taula