Julen Lopetegik Getxoko triatloia irabazi du, 23 urtez azpikoen mailan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 23a, 12:57

Draftingik gabeko triatloi olinpikoa jokatu zuten joan den larunbatean, Getxon (Bizkaia), Agustin Ugarteren oroimenez. Azkoitri triatloi klubeko bost kidek parte hartu zuten bertan, eta horietako batek, Julen Lopetegik (Azpeitia, 1996), txapela irabazi zuen, 23 urtez azpikoen artean. 1,5 kilometro igerian, 46 kilometro bizikletan eta 10 kilometro korrika egin behar izan zituzten triatletek, eta bi ordu, hemeretzi minutu eta segundo bat behar izan zituen proba amaitzeko azpeitiarrak. Gainera, taldeka, bigarren postua eskuratu zuten Azkoitrikoek, Lopetegik, Andoni Aranagak eta Andoni Ibarbiak lortutako denborei esker.