Larruazaleko minbiziaren aurka, uda osasungarria

Uztarria.eus 2019ko uzt. 18a, 12:51

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak herritarren artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzea helburu duen karpa jarri du gaur, osteguna, plazan. Elkarte horrek Emausekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean Uda osasungarria egitasmoa jarri zuen martxan duela aste batzuk, eta uda honetan bigarren aldia da herrian karpa jartzen dutena; ekainaren 26an ere herrian izan zirenBesteak beste, elikadura egokiaren, bizi ohitura aktiboen eta eguzkiaren gaineko xehetasunak emango dituzte plazan muntatu duten gunean, 10:00etatik 13:00etara bitartean.