Lagun Onak, Donosti Cup txapelketan Europa League koparen garaile

Uztarria.eus 2019ko uzt. 15a, 13:14

Donosti Cup txapelketaren barruan, Europa League kopa irabazi du Lagun Onak taldeak B13 kategorian. Lagun Onakek joan zen ostiralean jokatu zuen finala Medoc Estuaire Frantziako taldearen aurka, eta Pello Odriozolak sartutako golari esker lortu zuten azpeitiarrek garaipena. B14 kategorian, berriz, Lagun Onaken mutilen beste talde bat ere saikatu zen finalean, baina jokalariek ezin izan zuten neurketa irabazi.