Adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek elkarretaratzea egin dute plazan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 3a, 11:55

79. greba eguna dute gaurkoa Urola Kostako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek, eta atzo, asteartea, elkarretaratzea egin zuten hainbat lagunek plazan, ELA sindikatuak deituta. Lan hitzarmenaren aldeko borrokan ari dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileak iaztik, eta hainbat greba egun ari dira egiten orduz geroztik. Azken greba deialdia ekainaren 17an hasi zuten; hain zuzen ere, 26 eguneko greba egiten ari dira ELAk deituta, eta uztailaren 12ra arte jarraituko dute mobilizazioekin.