Loiolako turismo bulegoak udako ordutegia izango du uztailean eta abuztuan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 2a, 15:00

Atzotik, astelehena, udako ordutegia du Loiolako turismo bulegoak. Abuztuaren 31ra arte egunero egongo da zabalik bulegoa; 10:00etatik 14:00etara goizez, eta 15:00etatik 19:00etara arratsaldez.

Uda bertan da, eta herriko beste hainbat zerbitzuren moduan, Loiolako turismo bulegoak ere uztailean eta abuztuan ordutegi berezia izango du. Atzo jarri zuten martxan ordutegi berria, eta abuztuaren 31ra arte, astelehenetik igandera egongo da irekita turismo bulegoa; goizean, 10:00etatik 14:00etara irekiko dute, eta arratsaldean, 15:00etatik 19:00etara.