Amets Amubietak eta Larraitz Larrañagak irabazi dituzte Zumarragako eta Irungo dantza txapelketak

Uztarria.eus 2019ko uzt. 2a, 13:23

Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek helduen mailako dantza sueltoko bi txapelketa irabazi dituzte azken egunetan. Joan den zapatuan, Zumarragan, lortu zuten lehen garaipena, Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga bergararren eta Sara Etxabe eta Gorka Etxeandia gasteiztarren aurretik. Atzo, berriz, Irungo San Pedro eta San Martzial jaien barruan jokatu zen 30. Fandango eta Arin-Arin txapelketan jantzi zituzten txapela eta zapia azpeitiarrek.

Beste azpeitiar batek ere izan zuen saria helduen Irungo txapelketan: Lezoko Iker Belintxonentzat eta Oiartzungo Katerin Artolarentzat izan zen bigarren postua, eta hirugarrena, berriz, Enara Arrizabalaga azpeitiarrak eta Iker Sarasua azkoitiarrak lortu zuten. Txapelketa berean, baina gazteen mailan, bigarren postua lortu zuten Iker Zabala eta Nora Aizpuru azpeitiarrek, Adunako Gorka Duranen eta Villabonako Maitane Irurzunen atzetik, eta Lezoko Mikel Esnaolaren eta Ane Anuarizen aurretik.

Argazkian, Larrañaga eta Amubieta atzo Irunen, sariekin.