Ostiral iluntzea goxatu dute Sara Zozayak eta Ainhoa Larrañagak

Uztarria.eus 2019ko uzt. 1a, 17:04

Herritarrek belarriak goxatzeko aukera izan zuten joan den ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Izan ere, Ainhoa Larrañaga hernaniarrak eta Sara Zozaya donostiarrak musikaz bete zuten aretoa. Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan eskaini zituzten emanaldiak bi musikariek, 19:30ean hasita. Zozaya bere EPko abestiak aurkezteko kontzertu ugari ematen ari da, eta aldi berean, urte amaieran argitaratuko duen disko berriaren abestiak konposatzen ere bai. Larrañagak ibilbide berria hasi du musikan; izan ere, bakarkako diskoa kaleratu berri du.

Hona hemen Alberto Belokik kontzertuetan hartutako irudiak –argazki guztiak, lotura honetan–: