Uda sasoian ere, osasuna hizpide

Uztarria.eus 2019ko eka. 26a, 12:12

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Emausek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Uda osasungarria egitasmoa jarri zuten martxan duela aste batzuk, eta gaur, asteazkena, Azpeitian jarri dute herritarren artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzea xede duen karpa. Besteak beste, elikadura egokiaren, bizi ohitura aktiboen eta eguzkiaren gaineko xehetasunak emango dituzte plazan muntatu duten gunean, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Gainera, udalekuetako haurrekin azala zaintzeko tailerra eta jolasak egingo dituzte gaur goizean. Uztailaren 18an ere Azpeitian izango dira Uda osasungarria egitasmoko kideak.