Haur Hezkuntzako irakasleek eta hezitzaileek formazio saioa egin dute Soreasun

Uztarria.eus 2019ko eka. 24a, 16:16

Berritzeguneak antolatuta, Haur Hezkuntzako irakasleek eta hezitzaileek formazio saioa egin dute gaur, astelehena, Soreasu antzokian. Umeek dagoeneko bukatu dute ikasturtea, eta eskualdeko nahiz Araba, Bizkai nahiz Gipuzkoako ikastetxeetako ordezkariek hori aprobetxatu ohi dute halako jardunaldiak egiteko. Gaurko saioan dozenaka lagun elkartu dira, eta Leire Goenaga Azpeitiko Udaleko Hezkuntza zinegotziak harrera egin die horiei.