Iraurgi Ikastetxeak jendaurrean aurkeztu du 'Gu geu izateko bidea' abestia

Uztarria.eus 2019ko eka. 23a, 11:29

Iraurgi Ikastetxeko ikasleek, irakasleek nahiz gurasoek emanaldi berezia eskaini zuten joan zen ostiral arratsaldean, Soreasu antzokian. Izan ere, ikastetxearen kantaren estreinaldia egin zuten bertan, 19:00etan hasita. Gu geu izateko bidea da abestiaren izena, eta kanta hori interpretatu zuten agertokian hainbat abeslarik, irakaslek eta gurasok. Gainera, Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak beste hainbat kanta ere eskaini zuen. Bestalde, ekitaldia aprobetxatu zuen Marea Urdina elkarteak ikastetxeari Marea Urdina naiz ziurtagiria emateko. Marea Urdinako kideek adierazi dutenez, orain arte inklusioaren inguruan izan duen konpromisoa eskertu nahi izan diote ikastetxeari ziurtagiriaren bidez.

Hona hemen, jaialdiko irudi batzuk (Irudiak: Alberto Beloki):