Pablo Etxeberriak Ur Irekietako Espainiako Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2019ko eka. 19a, 20:13

Pablo Etxeberria podiumaren erdian.

Banyolesko (Girona, Katalunia) lakuan jokatu zuten Espainiako Txapelketa, eta Etxeberriak 36 minutu eta 8 segundo behar izan zituen hiru kilometroko ibilbidea egiteko. Gainera, bigarren sailkatuari minutuko aldea atera zion azpeitiarrak. Master +20 mailako Espainiako txapela lortu du Izarraitz elkarteko azpeitiarrak.

Pablo Etxeberriak Ur Irekietako Espainiako Txapelketa irabazi zuen master 20+ mailan, joan zen asteburuan. Banyolesko (Girona, Katalunia) lakuan jokatu zuten Espainiako Txapelketa, eta Etxeberriak 36 minutu eta 8 segundo behar izan zituen hiru kilometroko ibilbidea egiteko. Gainera, bigarren sailkatuari minutuko aldea atera zion azpeitiarrak.

Etxeberriarekin batera lehia horretan parte hartu zuten Rafa Zubeldia eta Haritz Elortza Izarraizko master mailako igerilariek. Zubeldiak ez zuen bere egunik onena izan, eta hamaikagarren egin zuen master 45+ mailan. Hark 41 minutu eta 52 segundo behar izan zituen 3.000 metroko proba egiteko. Haritz Elortzak, berriz, ezin izan zuen proba amaitu. Arazo fisikoak izan zituen proba hasi eta segituan, eta erretiratu egin zen.