Azpeitia gailendu da Herriartekoaren joaneko finalerdian

Uztarria.eus 2019ko eka. 15a, 14:54

Ilunpeko jokalariak 1-2 nagusitu ziren finalaurrekoen joaneko partidetan: kadete eta gazte mailetako partidak irabazi zituzten eta senior mailakoa galdu. Datorren ostiralean, hilaren 21ean, jokatuko dituzte finalerdietako itzulerako partidak, 22:00ean hasita, Izarraitz frontoian.

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren zazpigarren txapela gero eta gertuago dute Azpeitiko pilotariek. Atzo, ostirala, txapelketaren finalaurrekoa jokatu zuen Azpeitiak Azkoitiaren kontra. Ilunpeko jokalariak 1-2 nagusitu ziren finalaurrekoen joaneko partidetan. Kadete eta gazte mailan nagusitu ziren azpeitiarrak, baina seniorrei ihes egin zien garaipenak. Izan ere, kadeteetan, 7-22 irabazi zuten Azpeitiko taldeak; jubeniletan, berriz, 19-22 gailendu ziren Ilunpekoak; seniorretan, ordea, 22-19 galdu zuten azpeitiarrek.

Pilotariek Azkoitiko Gurea pilotalekuan neurtu zituzten finalerdietako jonaneko txapelketako indarrak, eta frontoia jendez goraino bete zen talde bateko zein besteko jokalariak animatzera joan baitzen hainbat lagun. Datorren ostiralean, hilaren 21ean, jokatuko dituzte finalerdietako itzulerako partidak, 22:00ean hasita, Izarraitz frontoian.

Azpeitiak iaz seigarren aldiz irabazi zuen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Oiartzun 3 eta 0 mendean hartuta. Aurretik, 2004an, 2008an2010ean, 2015ean eta 2016an jantzi zuen Herriartekoaren txapela. XXI. mendean txapel gehien jantzi dituen herria da Azpeitia, eta gaurko garaipenari esker, txapelketaren ibilbide osoan lau txapel jarraian eskuratu dituen herri bakarra da.