Lagun Onakek eta Realak lagunarteko partida jokatuko dute uztailaren 13an

Uztarria.eus 2019ko eka. 12a, 11:00

Lagun Onak futbol taldeak klubaren 75. urtemuga dela-eta antolatu du lagunarteko partida. Lagun Onakeko gizonen lehen taldeak Realeko gizonen gorengo taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Garmendipe futbol zelaian. Oraindik ez dute partidaren hasiera ordua zehaztu.

Lagun Onak futbol taldeak beste ekitaldi bat antolatu du klubaren 75. urteurreneko ospakizunen barruan: Lagun Onaken gizonen lehen taldeak eta Realeko gizonen gorengo taldeak lagunarteko partida jokatuko dute. Uztailaren 13an, larunbatez, izango da norgehiagoka Garmendipe futbol zelaian, baina oraindik ez dute zehaztu partidaren hasiera ordua. Azpeitian jokatuko duen neurketa denboraldi-aurreko lehena izango da Realarentzat; izan ere, talde txuri-urdinak orduan hasiko ditu abuztuaren hondarrean hasiko den Espainiako Ligarako prestaketak.