Datorren igandean Gasteizen egingo dute Arabako ikastolen aldeko Araba Euskaraz festa, eta hara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Igandean, anbulatorioaren aurretik aterako da Gasteizera joateko autobusa 09:00etan, eta 18:00etan abiatuko da handik Azpeitira. Ostirala izango da autobusean joan-etorria egiteko izena emateko azken eguna, eta horretarako aukera izango da egunotan ikastolako idazkaritzan; ostiralean 13:00etan itxiko dute izen-ematea. Joan-etorriko bidaia hamabi euro ordaindu beharko da.
Gasteizko Armentia Ikastola arduratu da aurtengo jaia antolatzeaz, eta Gertu da festarentzat aukeratu duten leloa.