Gozategi musika taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, larunbata, Perez Arregi plazan, eta jendetza bertaratu zen. Ohi bezala, trikiti doinuak izan ziren nagusi emanaldian; Orioko taldeak G Puntua azken diskoko abestiak nahiz kanta zaharragoak eskaini zituen zuzenean. Dantzara eta festara animatu ziren herritar ugari, eta giro ederra sortu zen kontzertuan. Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatu zuen emanaldia.