Zubizarretak Lagun Onaken gizonen lehen taldea gidatzen jarraituko du hurrengo sasoian

Uztarria.eus 2019ko eka. 6a, 18:37

Aitor Zubizarretak (Azpeitia, 1978) Lagun Onaken gizonen lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko du hurrengo denboraldian. Izan ere, klubak eta Zubizarretak kontratua berritu dute urtebeterako, eta beraz, azpeitiarrak Espainiako Hirugarren Mailako futbolariak gidatzen segituko du beste urte batez.

Zubizarretak 2018ko azaroan hartu zuen Lagun Onaken gizonezkoen lehen taldea entrenatzeko ardura, klubak Igor San Miguel ordura arteko entrenatzailea kargutik kendu ostean. Ordura arte, taldeko bigarren entrenatzaile lanetan aritu zen azpeitiarra. Aurretik, klubeko infantil eta kadete nesken taldeetako entrenatzailea izan zen, baita Ermuako jubenilen eta Zumaiako gizonezkoen Gorengo Mailakoen bigarren entrenatzailea ere.

Lagun Onaken gizonen lehen taldeko entrenatzailea izendatu eta hiru hilabetera, elkarrizketa egin zion Uztarriak Zubizarretatik. Lotura honetan irakur daiteke.

(Argazkia: Lagun Onak futbol kluba)