Euxebi Lizaso: "Zapatu gauak izaten dira asteko une gogorrenak"

Uztarria.eus 2019ko eka. 4a, 12:38
Euxebi Lizaso, lantokian. (Elena Marguello)

Sukaldaria da Euxebi Lizaso eta 2019ko maiatzeko Uztarria aldizkarian berak erantzun ditu ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako Elena Marguello kazetariak egindako galderak.

Pertsona askori jaten emateko...

Aurretik ondo prestatu behar.

Ogi artean edo platerean?

Platera prestatzea nahiago.

Zehazki, zer?

Saltsan zerbitzatzen direnak.

Garagardoarekin...?

Patata tortilla pintxoa.

Eskaera gehien, noiz?

Zapatu gauak izaten dira asteko une gogorrenak.

Zer eskatzen dute gehien?

Albondigak eta txipiroiak.

Otordua bukatzeko postrerik onena?

Etxeko gazta tarta eskatzen dute gehienek.

Zure berezitasuna?

Patata tortilla.

Zein da sekretua?

Ez daukala sekreturik.