Elkartrukea egin dute Iraurgi eta San Patricio ikastetxeetako ikasleek

Uztarria.eus 2019ko mai. 30a, 11:39

Bigarren ustez jarraian, Donostiako San Patricio Ikastetxeko ikasleak Azpeitian izan dira astebete pasatzen. Iraurgi Ikastetxeko haurrekin egin dute elkartrukea, Donostiako ikasleak euskararen munduan murgiltzeko. Elkartrukearen xedea da leku desberdinetako errealitateak ezagutzea. Iraurgiko ikasleak Donostian izan ziren joan zen martxoan, ingeles maila indartzen eta hiri bateko egunerokotasuna ezagutzen. San Patricioko gaztetxoek, berriz, hainbat ekintzaz gozatu ahal izan dute Azpeitian egindako egonaldian; izan ere, besteak beste, Egaña gozotegiaren obradorea ezagutzeko, Iñaki Zubeldia idazlearen solasaldia entzuteko eta Azpeitiko kultur ondarea ezagutzeko aukera izan dute.