'Napardeath' filmaren emanaldia izango da gaur Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2019ko mai. 29a, 11:42

Paradisu Zinema zineklubak Napardeath filmaren emanaldia antolatu du gaurko. 21:00etan izango da saioa, Soreasu antzokian, eta emanaldi horrekin bukatuko da zineklubaren ikasturtea. Ataun of the death (2012) eta Joxeans Hil Eben (2014) filmen trilogiako hirugarren lana da Napardeath. Beñat Iturrioz y Xabier Padin dira lanaren zuzendariak, Katihotsak kultur taldea da ekoizlea. Zine emanaldia bukatzean, filmaren egileekin solasaldia izango da.

Honako hau da filmaren sinopsia:

"Lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñera abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko baitu, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan?".