B2 eta C1 euskara titulu ofizialak eskuratzeko ikastaroak eskainiko dituzte udan, Udal Euskaltegian

Uztarria.eus 2019ko mai. 28a, 17:32
Perdillegi kalean dago Udal Euskaltegia.

Ekainaren 24tik uztailaren 23ra bitartean izango dira bi ikastaroak. Izen-emate epea ostiralean zabalduko dute, eta herritarrek ekainaren 13ra arte izango dute inskribatzeko aukera. Ikasleek eta langabetuek doan egin ahal izango dituzte ikastaroak; gainerako herritarrek, berriz, 158 euro ordaindu beharko dute. Matrikula ordaintzeko dirulaguntzak edo bekak eskatu ahal izango dituzte horiek.

Azpeitiko Udal Euskaltegian B2 eta C1 euskara titulu ofizialak ateratzeko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte ekainaren 24tik uztailaren 23ra bitartean. Ostiralean zabalduko dute izen-emate epea, eta herritarrek ekainaren 13ra arte izango dute horretarako aukera. Udal Euskaltegira joan –Perdillegi kalea 1–, 943-81 19 47 telefonora deitu edo euskaltegia@erabili.eus helbidera mezua idatzi beharko da izena emateko. Ikasleek eta langabetuek doan egin ahal izango dituzte ikastaroak; gainerako herritarrek, berriz, 158 euro ordaindu beharko dute (matrikula eta ikas-materiala ordainduko dituzte). Dena den, matrikula ordaintzeko dirulaguntzak edo bekak eska ditzakete horiek.