Lagun Onak Futbol Taldeak denboraldi amaierako sari banaketa egin du

Uztarria.eus 2019ko mai. 26a, 15:05

Lagun Onak Futbol Taldeak klubaren eguna ospatu zuen atzo, larunbata, eta gauean, ohi bezala, denboraldi amaierako sari banaketa egin zuten. Kiruri jatetxean afaria egin zuten klubeko ordezkariek, jokalariek nahiz entrenatzaileek, eta ondoren hasi ziren sariak banatzen. Gainera, Aitor Muñozi zorterik onena opatu zioten bere ibilbide berrian, eta Julen Aranburu eta Jon Orbegozo Espainiako Hirugarren Mailako jokalariek futbola utzi dutenez, omenaldia egin zioten.

Hona hemen 2018-2019ko sarituen izenak eta argazkiak:

(Argazkiak: Otola)

Kimu neskak:

-Jokalari onena: Udane Garate.

-Goleatzailea: Malen Zabala.

Errendimenduko kimuak:

-Jokalari onena: Xuban Mugika.

-Goleatzailea: Janitz Etxabe.

Kimu A mutilak:

-Jokalari onena: Joanes Altuna.

-Goleatzailea: Denis Aizpuru.

Kimu B mutilak:

-Jokalari onena: Xabat Egiguren.

-Goleatzailea: Alex Ibarmia.

Infantilen lehen maila:

-Jokalari onena: Joanes Larrañaga.

-Goleatzailea: Iker Roteta.

Infantil txiki:

-Jokalari onena: Oier Larrañaga.

-Goleatzailea: Unax Uria.

Ohorezko infantil maila neskak:

-Jokalari onena: Naira Sudupe.

-Goleatzailea: Elene Alonso.

Ohorezko infantil maila mutilak:

-Jokalari onena: Jokin Iraolagoitia.

-Goleatzailea: Ibon Odriozola.

Kadeteen lehen maila B:

-Jokalari onena: Julen Briz.

-Goleatzailea: Joanes Custodio.

Kadeteen lehen maila A:

-Jokalari onena: Eneko Aranberri.

-Goleatzailea: Auritz Arrizabalaga.

Emakumeen Ohorezko kadete maila:

-Jokalari onena: Itxaso Pineda.

-Goleatzailea: Nahia Etxeberria.

Ohorezko kadete maila:

-Jokalari onena: Julen Iribar.

-Goleatzailea: Aitor Muñoz.

Jubenilen Lehen Maila:

-Jokalari onena: Unai Odriozola.

-Goleatzailea: Aretz Gurrutxaga.

Jubenilen Euskal Liga:

-Jokalari onena: Yerai Garcia.

-Goleatzailea: Aitor Aranguren.

Emakumezkoen Erregional Maila:

-Jokalari onena: Maria Sorazu.

-Goleatzailea: Monik Valor.

Gizonen Gorengo Maila:

-Jokalari onena: Ander Otaño.

-Goleatzailea: Xuban Peña.

Espainiako Hirugarren Maila:

-Jokalari onena: Iñigo Celihueta.

-Goleatzailea: Jon Orbegozo.