Iraurgi Saskibaloi Taldeko emakumeen Txintxu Gozotegia taldeak mailaz igotzea lortu du. Atzo, larunbata, jokatu zuten partida garrantzitsua, Antigua Luberri K.E. taldearen aurka, eta Azpeitia-Azkoitiko taldea nagusitu zen; markagailua 57-38 zela amaitu zen neurketa. Hori horrela, Euskal Ligara igotzea lortu du taldeak.
Enaitz Mugarza taldeko entrenatzaileak balorazioa egin zuen partidaren amaieran, eta honako hau azpimarratu zuen: "Batetik, Antigua zoriondu nahi dugu, denboraldi bikaina egin duelako. Kostatu egin zaigu atsedenera arte, baina hirugarren zatian abantaila ateratzea lortu dugu. Eta azkenean, irabazi egin dugu". Ondoren, taldekideei zorionak eman zizkien entrenatzaileak.