Herriko gaztetxoak bertsolari bihurtuta, Soreasuko agertokian

Uztarria.eus 2019ko mai. 22a, 14:30

Urte osoan bertsolaritzaz ikasitakoa plazaratzeko aukera izan zuten herriko hiru ikastetxeetako ikasleek atzo, asteartea, Soreasu antzokian, Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdia eskaini baitzuten. Jendetza bertaratu zen Soreasura herriko gaztetxoak kantuan ikustera, eta giro ederrean erakutsi zituzten gaztetxoek beraien bertsotarako abileziak. Kirolariak, rap abeslariak, pilotariak eta beste hainbat mozorro ikusi ahal izan ziren agertokian; eta banaka, binaka nahiz taldeka, herriko gaztetxoak mikrofonoaren aurrean kantuan fin ibili ziren.

Hona hemen Gu ere bertsotan egitasmoko ikasture amaierako jaialdiko argazki bilduma: