Iraurgi Astea ospatzen ari dira Iraurgi Ikastetxeko ikasleak

Uztarria.eus 2019ko mai. 21a, 12:32

Atzo, astelehena, Iraurgi Ikastetxeko ikasleak, irakasleak eta gurasoak Iraurgi Astea ospatzen hasi ziren; Rokitxok, Iraurgi Ikastetxeko maskotak, ekitaldi hasierako pregoia irakurri zuen, eta ostirala bitartean egingo diren ekitaldien berri eman zuen. Hainbat ekitaldi antolatu dute ikastetxeko kideek Iraurgi Astea ospatzeko: Antxieta arkeologia elkartera bisita, Natul euskara taldeko kideen hitzaldia, judo saioak, ipuin musikatuak, antzerki emanaldiak, Udal Liburutegira irteera, Uztarriaren eta Urola Kostako Hitzaren erredakziora bisita eta Eneko Iglesias DJaren eta Julen Hidalgo bateria-jotzailearen hitzaldia.

Hona hemen, Iraurgi asteko irudi batzuk (Argazkiak: Iraurgi Ikastetxea):