Kamioikada bat elkartasun, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara

Uztarria.eus 2019ko mai. 11a, 11:30

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara elikagaiak bidaltzeko, Khamar Saharar Herriaren Aldeko Azpeitiko elkarteak janari bilketa egin zuen urte hasieran, eta elkarteak jakinarazi duenez, dagoeneko iritsi da Azpeitian bildutako janaria errefuxiatuen kanpamentuetara. Besteak beste, arroza, makarroiak, lekaleak, azukrea, latako atuna, sardinak eta konpresak eraman ditu Sahararen aldeko euskal karabanak errefuxiatuen kanpamentuetara.