Ilunpe igandean hasiko da Berria Txapelketan lehiatzen

Uztarria.eus 2019ko mai. 9a, 13:53
Ilunpeko pilotariak.

Final zortzirenetan hasiko dute txapelketa Azpeitiko pilotariek. Hernanin jokatuko dute partida, Nafarroako Buruzgain klubeko ordezkarien kontra, 11:00etan hasita. Partida bakarrekoak dira kanporaketak, eta beraz, lehian aurrera egiteko neurketa irabazi beharko dute Ilunpekoek.

Duela hilabete batzuetatik martxan da Berria egunkariak antolatzen duen Berria Txapelketa, eta asteburuan batuko da Ilunpe elkartea lehia horretara. Hain zuzen ere, final zortzirenetan hasiko dute txapelketa Azpeitiko pilotariek. Hernanin jokatuko dute partida, Nafarroako Buruzgain klubeko ordezkarien kontra, 11:00etan hasita. Partida bakarrekoak dira kanporaketak, eta beraz, lehian aurrera egiteko neurketa irabazi beharko dute Ilunpeko pilotariek. Hiru partida jokatuko dituzte, eta dagoeneko erabakita ditu Ilunpek zein izango diren horietan ariko diren pilotariak zeintzuk diren: kadeteetan, Aimar Egiguren eta Josu Labaka; jubeniletan, Unai Alberdi eta Jakes Elosegi; eta seniorretan, Oier Apezetxea eta Daniel Murgiondo.

Txapelketan Euskal Herriko pilota elkarte onenak ari dira parte hartzen, eta ekainaren 22an izango da txapelketaren finala Hernanin. Lehiaren irabazleak 3.000 euro eskuratuko ditu, txapelez eta garaikurrez gain. Txapeldunordeak 2.000 euroko saria izango du, eta hirugarren eta laugarren sailkatuek, 1.000 bana eurokoa. Final-laurdenetan kanporatzen diren taldeek, berriz, Petritegi sagardotegian zortzi lagunentzako afaria eskuratuko dute.