Angelus Apatrida eta Legen Beltza zuzenean ariko dira zapatuan Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko mai. 8a, 13:47

Trash metal doinuak nagusi izango dira datorren zapatu gauean Sanagustin kulturgunean, Angelus Apatrida eta Legen Beltza taldeen eskutik. Angelus Apatrida talde espainiarrak iaz plazaratu zuen disko berria, Cabaret de la guillotine, eta lan horren aurkezpen biraren barruan iritsiko da Azpeitira. Legen Beltza talde azpeitiarrak ez du lan berririk besapean, baina oso tartean behin eskaintzen dituen emanaldietako bat izango da maiatzaren 11koa, etxeko zein kanpoko zaleentzat hitzordu berezia, beraz. 23:00etan hasiko da musika gaua Sanagustinen. Sarrerak aurrez eros daitezke, Kulturaz.eus atarian.

Duela bi urte, 2017ko martxoan, igo zen azken aldiz herriko kulturguneko oholtzara Legen Beltza. Kontzertu hartako irudiekin eta Vaporized kantuaren doinuekin osatutakoa da, hain zuzen ere, taldearen bideo hau.