Udaberriko Rallyaren sariak banatu ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2019ko mai. 7a, 17:50

2019ko Udaberriko Argazki Rallyko irabazleek, haur eta heldu, jaso dituzte beren sariak (argazkian). Joan den zapatuan banatu zituen sariok Azpeitiko Argazki Elkarteak, Basazabal jauregian egin zuten ekitaldian. Gorka Gomezentzat izan da aurten rallyko bilduma onenaren saria, Omar Igualentzat izan da bigarren saria, eta Oscar Bailerentzat hirugarrena; herriko lehen sailkatuaren saria, berriz, Valen Garciarentzat izan da. Gaztetxoen sailean, Eneko Garciarentzat, Nagore Imazentzat eta Maddi Sanzentzat izan dira, hurrenez hurren, bilduma onenen hiru sariak. Zapatuan, sariak banatu aurretik, sariketara aurkeztutako argazkien proiekzioa ikusteko aukera izan zuten Basazabalen elkartutakoek.

 

(Azgazkia: Azpeitiko Argazki Elkartea)