Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza nagusi, Lazkaoko Dantza Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko mai. 3a, 13:09

Joan zen asteazkenean, maiatzaren 1ean, XXXIX. Dantza Suelto Txapelketa izan zen Lazkaon, eta lehen saria Azpeitira ekarri zuten Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak. Bi dantzariak Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleak dira, eta Aitor Sorazu da haien irakaslea. Lazkaoko Oin Arin dantza taldeak antolatzen duen txapelketan 11 bikotek parte hartu dute aurten, eta horietatik bost Luis Alberdi Beltzaren ikasleak dira: Eki Aizpuru eta Jone Arriaran; Iker Zabala eta Nora Aizpuru; Aner eta Alaitz Elorza; Enaiz Segura eta Malen Arrizabalaga; eta Iker eta Leire Urrestilla. Horiek ez zuten lehen hiru postuetan sailkatzerik lortu.