Burdinbidearen Euskal Museoak hiru tren jarriko ditu zirkulazioan asteburuan

Uztarria.eus 2019ko api. 24a, 18:18

Zapatuan, 12:30ean eta 18:00etan egingo dituzte museo aurretik Lasaora arteko tren irteerak, eta igandean, 12:30ean.

Burdinbidearen Euskal Museoak dagoeneko hasi du lurrun tren historikoen aurtengo denboraldia, eta asteburuan hiru tren jarriko ditu zirkulazioan. Ohi bezala, trenek museo aurretik Lasaora bitartean egingo dituzte joan-etorriak, eta asteburu honetan honako ordutegi hau izango dute: zapatuan, hilaren 27an, 12:30ean eta 18:00etan egingo dituzte irteerak, eta igandean, 12:30ean abiatuko dira trenak.

Asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era zabaltzen dute museoa, eta larunbatetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era; igandetan eta jaiegunetan, berriz, 10:30etik 14:00etara bisitatu daiteke museoa. Astelehenetan itxita egoten da.