Basazabal jauregian ezohiko emanaldia ikusi ahal izan da gaur, larunbata, eguerdi partean: Amets Sorazu azpeitiar gaztea harpa jotzen aritu da bertan. 18 urte baino ez ditu Sorazuk, eta duela bost urte hasi zen instrumentua jotzen. Oso ondo menperatzen du harpa, eta ederki goxatu die bisita Basazabalera bertaratu diren herritarrei. Ekainean jendaurreko proba bat egin behar du Sorazuk, eta entrenamendu gisa, Basazabalen jotzeko aukera eskatu zuen azpeitiarrak. Basazabaleko ordezkarien baietzaren ostean, kontzertu berezi bezain polita eskaini du Sorazuk jauregian.
Hona hemen Sorazu harpa jotzen ageri den bideo bat:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!