Gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Aste Santuan, Zarautzera joateko eta handik itzultzeko

Uztarria.eus 2019ko api. 16a, 19:36

Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, gauez autobusak izango dira Azkoitia eta Zarautz artean, ostegunetik larunbatera.

Zarauzko Garagardo Azoka dela eta, autobus zerbitzu berezia izango da Aste Santuko egunetan Azkoitia eta Zarautz artean. Ostegunetik larunbatera bitartean izango dira autobusak, apirilaren 18tik 20ra, hain zuzen ere. Azpeititik 00:10etan, 02:10etan eta 04:10etan irtengo dira autobusak, eta 35 minutu barru iritsiko dira Zarautzera. Bestalde, Zarauztik itzultzeko ere antolatu dituzte autobusak; 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan abiatuko dira.