Julen Egigurenek ekainean egingo du debuta

Uztarria.eus 2019ko api. 16a, 12:10
Julen Egiguren, Antiguako Txapelketan. (Antiguako Pilota Txapelketa)

Pilotari azpeitiarrak ekainaren 24an jokatuko du profesionalekin lehen partida, Eibarko Astelena pilotalekuan, San Juanetako jaialdian. Duela hilabete batzuk sinatu zuen aurre-kontratua Aspe enpresarekin.

Julen Egiguren pilotariak (Azpeitia, 2000) ekainaren 24an egingo du debuta, Asperekin. San Juan jaietako pilota jaialdian jokatuko du profesionalekin lehen partida, Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa). 18 urte ditu aurrelari azpeitiarrak, baina ekainaren 13an 19 beteko ditu, eta beraz, 19 urterekin egingo du debuta. Egigurenek duela hilabete batzuk sinatu zuen aurre-kontratua Aspe enpresarekin; ordutik maila ona erakutsi du, eta Fernando Vidarte Aspeko arduradunak aukera bat eman dio azpeitiarrari.

Julen Egigurenek hainbat txapel eskuratu du azkenaldian; besteak beste, azken lau urteotan Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa irabazi du Azpeitiarekin.