'Zer ari da gertatzen pinuarekin?' hitzaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2019ko api. 16a, 11:30
Gorri daude inguruotako basoak. (EITB)

Pinuaren gaitza inguruotako basoetan eragiten ari dena izango dute hizpide gaur Naturkon elkarteko Aitziber Sarobek eta Iñaki Aizpuruk. Baigera aretoan izango da solasaldia, 19:30ean.

Inguruotako pinuak gaitzak jota daude, eta gertatzen ari dena mahai gainean jartzeko, hitzaldia eskainiko dute gaur Naturkon elkarteko bi kidek. Hain zuzen ere, Aitziber Sarobe eta Iñaki Aizpuru ariko dira solasean, Baigera aretoan, 19:30etik aurrera. Zenbait ekologista taldetako kideak dira bi hizlariak, eta beraien ikuspegia azalduko dute gaurko saioan. Pinuaren gaitzaren ondorioz, Gipuzkoako eta Bizkaiko pinudi ugari botatzen ari da jendea, eta horren aurrean zer egin daitekeen izango dute hizpide. "Pentsatzen dugu basoa berreskuratzeko momentua dela", azaldu dute antolatzaileek. Irekia izango da hitzaldia.