Iker Aizpuru bigarren, igeriketa egokituko Euskadiko Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko api. 15a, 18:39

Igeriketa egokitutako Euskadiko Txapelketa jokatu zuten joan den larunbatean, Azpeitiko Udal Igerilekuan. 15:30ean hasi zen txapelketa, eta guztira, 40 bat igerilarik parte hartu zuten bertan. Izarraitz igeri elkartetik, Ander Idoeta, Lander Uria, Jurdan Arakistain eta Iker Aizpuru lehiatu ziren, eta guztiek "oso maila ona" erakutsi zuten, igeri elkarteko ordezkariek nabarmendu dutenez. Gainera, Iker Aizpuru bigarren sailkatu zen gizonen artean, Richard Oriberen atzetik. Emakumeetan, berriz, Konporta taldeko Ainhoa Elzaurdi nagusitu zen. Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatu zuen txapelketa, Izarraitz igeri elkartearen laguntzarekin.