Lagun Onak Mendi Bazkunakoek giro politean ospatu dute Santa Engraziako eguna

Uztarria.eus 2019ko api. 15a, 13:49

Santa Engrazia eguna ospatu zuten atzo, igandea, Zestoako Aizarna auzoa, eta Lagun Onak Mendi Bazkunakoek txangoa antolatu zuten bertara. Batzuk Azpeititik oinez joan ziren ermitara, eta beste batzuk, autobusez joan ziren Zestoara, eta Akoa auzotik igo ziren Santa Engraziara.

Eguraldi lainotsua izan bazen ere, jende ugari joan zen ermitara, eta giro polita nagusitu zen. 12:00etan, meza izan zen baselizan, eta ondoren, paella eta salda dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek, Lagun Onak Mendi Bazkunakoen eskutik. Arratsaldean, berriz, haurrentzako jolasak izan ziren.