Bertanek bihar ere salduko ditu erosketa bonoak

Uztarria.eus 2019ko api. 11a, 19:09

Herritarrak Azpeitiko saltokietak erosketak egitera bultzatzeko, hamar euroko deskontudun erosketa bonoak jarri ditu Bertan merkatari elkarteak gaur salgai. 30 euro ordainduta erosi ahal izan dituzte herritarrek 40 euroko balioa duten bonoak, eta bihar ere erosi ahal izango dira horiek. Azoka Plazan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek bonoak bihar, Korrika Azpeititik igaro eta gero. Bono kopurua mugatua da; guztira, 200 ale jarri dituzte salgai, eta pertsonako bi erosi ahal izango dira.