Malen Bastidak eta Nora Uriak sari bana jaso dute Azkue Literatura Sariketan

Uztarria.eus 2019ko api. 11a, 17:00

Malen Bastida eta Nora Uria azpeitiarrek sari bana jaso dute 2018ko Azkue Literatura Sariketan. Gaur, osteguna, banatu ditu Euskaltzaindiak 2018ko Azkue Literatura sariak Bilbon, eta han izan dira bi ikasleak. 10 eta 13 urte bitarteko gazteen mailan, narrazioaren alorrean, hirugarren saria irabazi du Bastidak, Begitara begira lanari esker. Adin tarte bereko olerkien alorrean saritu dute, berriz, Uria; Argitzen nauen izarra olerkiari esker jaso du saria. Guztira, 135 lan aurkeztu dituzte Azkue sarietara, eta gaur Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan egindako ekitaldian azaldu dutenez, "lan originalak" eta "gai indartsuak" jaso dituzte aurtengoan. (Argazkia: Bizkaie.biz)