Bi punk kontzertu izango dira bihar, ostirala, Orkatz kultur elkartean. Kataluniako Batec punkrock taldea izango da agertokian izango den taldeetako bat, eta bestea, Baserriko Ollaxkue Labien taldea, etxean ariko da. Izan ere, Azpeitikoa da musika taldea. 22:30ean hasiko dira emanaldiak.