Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu Adalaren eta Anariren kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko api. 4a, 18:57
Adala & The Same Song Band. (Marta Vilardell)

Ainara Larrañaga, Beatriz Odriozola eta Aitor Azpillaga bazkideentzat izango dira bihar eta etzi Sanagustin kulturgunean izango diren emanaldietarako sarrerak.

Bihar eta etzi zuzeneko musikaz gozatzeko parada izango da Sanagustin kulturgunean. Bihar, ostirala, 23:00etatik aurrera Adala & The Same Song Band eta Revolutionary Brothers taldeak igoko dira kulturguneko oholtzara; zapatuan, berriz, Anariren eta Birkiten txanda izango da, 22:30ean hasita. Bi kontzertu gauetarako bina sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Ainara Larrañaga, Beatriz Odriozola eta Aitor Azpillaga dira saria eskuratu dutenak. Uztarria jarri da irabazleekin harremanetan, sarrerak nola eskuratu behar dituzten azaltzeko.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1 behea) jo dezakete.