Juan Antxieta musika eskolako ikasleek II. Tekla jardunaldietan eskainitako emanaldia, bideoan

Uztarria.eus 2019ko api. 3a, 14:14

Joan zen asteazkenean Juan Antxieta musika eskolako ikasleek piano eta sokadun musika tresnen emanaldi berezia eskaini zuten Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, musika eskolak, ulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak antolatutako II. Tekla jardunaldien barruan eman zuen kontzertua herriko hainbat ikaslek. Kontzertu haren bideoa osatu du Erlo Telebistak.