'Una cuestion de genero' eta 'Como entrenar a tu dragon 3' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko api. 4a, 10:56

Bihar, igandean eta astelehenean izango dira aste honetako zine emanaldiak Soreasu antzokian. Aipatutako hiru egunetan izango da Una cuestion de genero (Mimi Leder, AEB) filma ikusteko aukera. Ruth Bader-ek, bere bikotekide eta abokatu Martin Ginsburg-ekin batera, historia eraldatu zuen Amerikako Estatu Batuetako auzitegietan berdintasunaren bidea ireki zuen genero diskriminazioaren inguruko kasu judizial baten bidez. Berdintasunaren alde lan egin zuen emakume horren inguruko filma da Una cuestion de genero. Ostiralean 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 21:00etan emango dute Soreasun.

Igande arratsaldean, berriz, Como entrenar a tu dragon 3 filma emango dute, bereziki umeei eskainitako asteburuko saio bakarrean. 16:30ean izango da.