Aitor Etxeberria artistaren 'Atzera begira' erakusketa jarri dute ikusgai Zurihartz galerian

Uztarria.eus 2019ko api. 1a, 12:44

Aitor Etxeberria artistak sortutako lanen Atzera begira erakusketa jarri dute ikusgai Erdikaleko Zurihartz arte galerian. Joan den ostiralean, martxoak 29, egin zuten erakusketaren irekiera ekitaldia Zurihartzen, eta bertan izan zen Etxeberria bera. Hainbat herritar bertaratu zen artistaren lanak gertutik ezagutzera. Arte galeriaren arduradunen hitzetan, "lan sakona, mugimendu iraunkorra eta isila duena eta oso poetikoa" da Atzera begira izeneko erakusketa, eta azpimarratu dute Etxeberriaren eskultura pieza txikiak "harrigarriak" direla. 

Art Madrid egitasmoan ikusgai izan dira Etxeberriaren lanak, eta han izandako "arrakastaren" ondotik iritsi da Azpeitira. Datozen egunetan Zurihartzen izango dira ikusgai margolari eta eskultoreak sortutako obrak.