Hartz eta Saia Goait taldeen kontzertuak izango dira bihar Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko mar. 28a, 11:53

Orkatz kultur elkarteak Hartz eta Saia Goait musika taldeen kontzertuak antolatu ditu biharko. Hilabeteko azken ostirala izango da biharkoa. Horrenbestez, Azpeitiko Sarek antolatu ohi duen elkarretaratzearen ostean pintxo poteoa egongo da Orkatzen, eta ondoren hasiko dira kontzertuak, 22:30 aldera. Hartz taldeak rock alternatiboa eskainiko du. Saia Goait taldeak, aldiz, stoner rock doinuak eramango ditu Orkatzera.