Jose Maria Guibertek hitzaldia eskainiko du etzi, Basazabalen

Uztarria.eus 2019ko mar. 25a, 10:43

Deustuko Unibertsitateko erretoreak Lidergo inaziotarra, gaur egungo enpresentzat inspirazio? saioa eskainiko du, 18:30ean hasita. Doako hitzaldia izango da, eta hara joateko aurrez izena eman behar da.

Jose Maria Guibert (Azpeitia, 1962) Deustuko Unibertsitateko erretoreak hitzaldia eskainiko du etzi, asteazkena, Basazabal jauregian. Lidergo inaziotarra, gaur egungo enpresentzat inspirazio? izenburupean eskainiko du solasaldia. Izan ere, katedradunak gai horren inguruko liburua argitaratua du eta hainbat hitzaldi eskaini ohi du lan horren inguruan. Oraingoan, Azpeitian emango ditu azalpenak, eta doakoan izango da saioa. Dena den, hara joateko aurrez eman behar da izena Basazabaleko harrerara joanda, basazabal@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 688 84 51 18 telefonora hots eginda. Asteazkenean, 18:30ean hasiko da hitzaldia.